Gogoratu gure EUSKARALDIAKO POSTONTZIA zuen LELOEN zain dagoela. 


Euskaraldiak eta Euskaren Egunak bat egiten duten tarte honetan, postontzi bat jarri dugu
eraikin bakoitzeko ikastola barruan. Hemen, euskararen aldeko leloak bilduko ditugu.
Horretarako, ikasle eta familioi euskararen aldeko lelo bat pentsatu, idatzi, eta postontzira
botatzera animatzen zaituztegu umeen bitartez. Adibidez:

“Arantzabelan gau eta egun, euskara lagun”
“Aritu, aritu, eta euskaraz handitu!”

Familian egiteko ariketa polita da honakoa. Gainera, lelo guztien artean originalena
aukeratu, eta jolastokian egingo den mural handi batean ipiniko dugu.
Argazkiak eta leloak biltzeko azken eguna: abenduak 1, asteartea.


ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!
ARANTZABELAN ERE, EUSKARAZ!


Iruzkinak